Job 33:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Bihotz zuzenez hitz egingo dut,nire ezpainek egia hutsa esango.

4. Jainkoaren espirituak egin ninduen,Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.

5. «Erantzun, ahal baduzu,presta zaitez aurre egiteko.

6. Biok pareko gara Jainkoaren aurrean,ni ere buztinez moldatua izan nintzen.

7. Beraz, ez izan nire beldur,ez dizut-eta neure agintea ezarriko.

8. Zeuk esan duzu nire aurrean,oraindik entzuten ari naiz zure hitzak:

9. “Garbi nago, bekaturik gabe;guztiz errugabea naiz.

Job 33