Job 33:28-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Hilobira erortzetik libratu nau,argiz beterik biziko naiz”.

29. «Hau dena bi aldiz, hiru aldiz,egiten du Jainkoak gizakiarentzat,

30. hilobitik libratzeko,biziaren argiaz hornitzeko.

31. Egin kasu, Job, entzun adi:egon isilik, nik hitz egingo dut.

32. Zer erantzunik baldin baduzu, esan,arrazoi emateko prest nago eta;

33. bestela, entzun niri;zu isilik egon, eta jakinduria irakatsiko dizut».

Job 33