10. Baina Jainkoak aitzakiak asmatzen ditu nire aurka,etsaitzat hartzen nau;
11. oinak zepoan sartzen dizkit,nire ibilbide guztiak zelatatzen”.
12. Horretan ez duzula arrazoi esango dizut,gizona baino handiagoa baita Jainkoa.
13. Zer dela-eta salatzen duzu bera?Hark ez du bere egintzen kontu eman beharrik.
14. «Era askotan hitz egiten du Jainkoak,baina jendea ez da ohartzen:
15. ametsetan, gau-ikuskarietan,gizakia lozorroan geratzen deneanohe gainean lokartua.
16. Orduan zabaltzen du gizakiaren belarriaeta oharpenak barruan ezartzen,