Job 28:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Baina non aurkitu jakinduria?Non du bere egoitza adimenak?

13. Gizakiak ez daki zenbat balio duen,eta ez da aurkitzen munduan.

14. «Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.

15. Ez da urre garbiarekin trukatzen,ezta zilarraz erosten ere.

16. Urrerik finenak ez du haren baliorik,ezta onize eder nahiz zafiroek ere.

Job 28