13. Hona Jainkoak gaiztoentzat duen zoria,Ahaltsuagandik tiranoak hartuko duen ondarea:
14. seme-alaba asko izaten baditu ere,gerrak eta goseak hilko ditu,
15. bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditueta alarguntsek ez diete negarrik egingo.
16. Dirua hautsa bezala pilatzen badueta jantziak buztina bezala metatzen,
17. meta ditzala: errugabeak jantziko ditu,eta dirua zintzoak bereganatuko.
18. Hark eraikitako etxea amarauna bezalakoa da,behin-behineko estalpea bezain hauskorra.