Job 24:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. mendietako zaparradak blai egiten ditu,non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.

9. Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,dohakabeari bahituran hartzen haurra.

10. Biluzik ibiltzen dira, jantzirik gabe;gari-balak eraman behar eta, halere, goseak.

11. Inoren etxean egiten dute olioa;dolarean mahatsa zapaldu eta, halere, egarri.

12. Hirian aieneka daude hilzorikoak,laguntza eske garrasika zaurituak,eta Jainkoak jaramonik ez bidegabekeria hauei!

Job 24