14. Hodeiz estalia dago eta ez du ikusten,zerumugetan bakarrik ibiltzen da”.
15. «Antzinako bideari jarraitu nahi al diozu zuk ere,gizatxarrek egindako berari?
16. Garaia baino lehen eraman zituzten,ibaiak ura bezala, haien oinarriak urtuta.
17. Esaten zioten Jainkoari: “Alde guregandik!Zer egin diezaguke Ahaltsuak guri?”
18. Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,baina urruti zegoen harengandik gaiztoen egitasmoa.
19. Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,errugabeek iseka egingo:
20. “Horra gure etsaiak deuseztatuak,suak irentsi ditu horien ondasunak”.
21. «Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;horrela itzuliko zaizu zoriona.
22. Onartu hark emandako irakaspena,eta gorde bihotzean.