Job 20:7-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. zaborra bezala desagertuko da betiko;ikusten zutenek esango dute: Non da?

8. Ametsa bezala ezereztuko da, inork ez aurkitzeko eran,gau-ikuskaria bezala desagertuko.

9. Ikusten zutenek ez dute gehiago ikusiko,zegoen tokia hutsik geldituko da.

10. Haren seme-alabak behartsu bihurtuko dira,ondasunak itzuli beharrean gertatu baitzen bera.

11. Beregan duen gaztetasun betealurpera joango da laster berarekin.

12. Nahiz eta gaizkia gustuko janaria izan,—mihipean gorde,

13. jaregin gabe ahogozatueta ahoko sabaipean edukitzen zuena—,

14. usteldu egingo zaio erraietan,sugegorriaren pozoi bihurtuko.

15. Irentsitako ondasunak oka egingo ditu,Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.

16. Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena,biperaren miztoak bezala hilko du.

Job 20