16. Morroiari dei egineta ez dit erantzuten, erregututa ere.
17. Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa,higuingarri natzaie neure odolekoei.
18. Haurrek ere mespretxatu egiten naute;jaiki orduko, burlaka hasten zaizkit.
19. Higuindu egiten naute lagun guztiek,nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.
20. Hezurra eta azala besterik ez naiz,ozta-ozta jarraitzen dut bizirik.
21. «Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok,Jainkoak berak zauritu bainau!