Job 19:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Noiz arte atsekabetu behar nauzueeta zeuen hitzez zanpatu?

3. Dagoeneko gehiegi iraindu nauzue.Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?

4. Huts egin dudala egia izanda ere,neuri bakarrik dagokit hutsa.

5. Lotsatzen nauena aurpegiratuz,ni baino hobeak zaretela uste baduzue,

6. jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatueta bere sarean bildu nauena.

Job 19