Job 18:4-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Zeure suminaz minberatuta zauden horrek,zuregatik lurra eremu bihurtuedo harkaitza lekuz aldatuko dela uste al duzu?

5. «Bai, gaiztoaren argia itzali egiten da,haren sukaldean ez da sugarrik pizten,

6. ilundu egiten da haren etxeko argia,itzali, argi egiten zion kriseilua.

7. Haren lehengo urrats biziak moteldueta bere asmo gaiztoek erorarazten dute,

8. bere oinek daramate sareraeta sare-mailan gelditzen da trabatua,

9. lakioak orkatilatik heltzen dioeta bertan geratzen harrapatua.

10. Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean,zelatak bideetan.

11. Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,urratsez urrats jarraitzen diote.

12. Goseak ahultzen du sasoirik onenean,ezbeharra ezartzen zaio ondoan;

13. gaitz hilgarriak larruazala jaten dio zatika,gorputz-atalak irensten.

14. Etxean seguru zegoen lekutik hartueta izu-ikararen erregeagana eramaten dute.

15. Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean,garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.

16. Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;gainetik, hostaila zimeltzen.

Job 18