Job 16:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Emango nizueke adore nire ahoaz,eta baretasuna neure ezpainei eraginez.

6. Baina hitz egiteak ez du nire samina baretzen,isiltzeak ere ez du niregandik aldentzen.

7. Jainko, erabat jota utzi nauzu,nire inguruko guztiak urrunarazi dituzu;

8. zimurrez bete eta hezur eta azal utzi nauzu:horrek salatzen eta akusatzen nau.

9. Jainkoaren suminak erasotzen dit eta urratzen,hortzak estutzen ditu nire aurka,zorrotz begiratzen, etsai bailitzan.

10. Jendeak aho betean iraintzen nau,masailekoz betetzen:denak batera nire kontra.

Job 16