Job 15:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:

2. «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,bere barrua haizez puztuta,

3. balio gabeko arrazoiez argudiatuz,alferrikakoa dena esanez?

4. Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzueta otoitz egitea eragozten.

5. Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,eta maltzurren mintzaira darabilzu.

6. Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.

Job 15