1. Jobek erantzun zuen:
2. «Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue,eta zuekin amaituko dela jakinduria.
3. Baina neuk ere badut adimena,ez naiz zuek baino gutxiago.Nork ez daki zuek esandako guztia?
4. Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.Zintzoa eta zuzena irrigarri!
5. “Zoritxarrekoari mespretxua,estropezu egiten duenari zartadak”,pentsatzen du zoriontsuak.
6. Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;Jainkoa zirikatzen dutenaketa beren eskura eduki nahi dutenak lasai daude.