Job 11:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:

2. «Erantzunik gabe geratuko ote da horrelako hitz-jarioa?Arrazoi izan behar ote du asko hitz egiteagatik?

3. Zure solasbideak aho zabalik uzten du jendea;zuk iraindu, eta ez ote da isilaraziko zaituenik?

4. Esan duzu: Zuzenak dira nire arrazoibideak,garbi nago Jainkoaren begien aurrean.

5. Ai Jainkoak hitz egingo balueta ezpainak zabaldu zuri mintzatzeko!

6. Jakinduriaren sekretuak erakutsiko lizkizuke,giza adimenarentzat sakonegiak direnak;orduan jakingo zenukehark ez zaituela zigortzen zuk merezi beste.

Job 11