Joan 9:33-41 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.

34. Haiek erantzun zioten:—Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?Eta elkartetik kanpora bota zuten.

35. Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:—Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?

36. Hark erantzun:—Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.

37. Jesusek esan zion:—Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.

38. Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:—Sinesten dut, Jauna.

39. Ondoren, esan zuen Jesusek:—Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.

40. Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten:—Gu ere itsu ote gara?

41. Jesusek erantzun zien:—Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.

Joan 9