Joan 8:56-59 Elizen Arteko Biblia (EAB)

56. Zuen aita Abraham pozik zen nire eguna ikusiko zuen itxaropenez; ikusi zuen, eta poztu egin zen.

57. Orduan, esan zioten entzuleek:—Ez dituzu oraindik berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi duzula?

58. Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naiz ni.

59. Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko; baina Jesus ezkutatu egin zen eta tenplutik irten.

Joan 8