2. Etxola Jaia, juduen jaietariko bat, hurbil zelarik,
3. senideek esan zioten Jesusi:—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.
4. Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.
5. Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten.
6. Jesusek esan zien:—Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.
7. Munduak ez du zuek gorrotatzeko arrazoirik; niri, ordea, bai, gorroto dit, argi azaltzen baitut haren egintzak gaiztoak direla.
8. Joan zuek jaietara; ni ez noa, nire garaia ez baita oraindik bete.
9. Hori esan eta Galilean gelditu zen Jesus.