Joan 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesus Galilean zebilen. Ez zuen Judean azaldu nahi, judu-agintariak bera hil nahian baitzebiltzan.

2. Etxola Jaia, juduen jaietariko bat, hurbil zelarik,

3. senideek esan zioten Jesusi:—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.

4. Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.

5. Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten.

Joan 7