Joan 4:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek,

2. nahiz eta bataiatu, ez zuen Jesusek berak bataiatzen, haren ikasleek baino.

3. Jesus, hori jakitean, Judea utzi eta Galileara joan zen berriro.

4. Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen.

5. Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil.

6. Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.

7-8. Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion:—Emadazu edaten.

9. Orduan, emakume samariarrak esan zion:—Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik).

Joan 4