1. Geroxeago, berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela gertatu zen agerpena:
2. Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas —Bikia zeritzana—, Natanael —Galileako Kanakoa—, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle.
3. Hortan, Simon Pedrok esan zien:—Arrantzura noa.Besteek erantzun zioten:—Zurekin goaz gu ere.Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.