Joan 14:29-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen.

30. Ez dut ia zuekin luze hitz egiteko aukerarik, gainean baita mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik;

31. baina munduak jakin behar du nik Aita maite dudala eta hark agindua zintzo betetzen dudala. Jaiki, goazen hemendik!

Joan 14