Joan 12:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.

7. Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.

8. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zeuekin».

9. Juduetariko askok jakin zuten Jesus Betanian zegoela, eta bertara joan ziren, ez Jesusengatik bakarrik, baita hildakoen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere.

10. Apaizburuek, orduan, Lazaro ere hiltzea erabaki zuten,

Joan 12