Joan 12:2-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.

3. Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.

4. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:

Joan 12