Joan 11:10-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.

11. Eta erantsi zuen:—Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.

12. Esan zioten, orduan, ikasleek:—Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.

13. Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.

14. Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek:—Lazaro hil egin da,

15. eta pozten naiz han ez izanaz, zeuen onerako izango baita, horrela sinets dezazuen. Goazen, bada, haren etxera.

16. Orduan, Tomasek, Bikia zeritzanak, bere ikaskideei esan zien: «Goazen gu ere, berarekin hiltzera».

Joan 11