21. Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Oztopoak jarriko dizkiotherri honi,estropezu egin dezan.Gurasoak eta seme-alabak,lagunak eta auzokoak,denak hilko dira».
22. Honela dio Jaunak:«Begira, herri bat datoriparraldetik,nazio handi bat abiatu damunduaren azken muturretik.
23. Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka,Sion hiri eder».
24. Jerusalemen jendeak dio:«Horren berri jakitean,indarge gaude, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.