Jeremias 6:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egizue ihes Jerusalemdik,benjamindarrok,jo turuta Tekoan,egin seinaleak Bet-Keremen,iristear baitagoiparraldetik ezbeharra,izugarrizko hondamendia.

2. Sion,neskatxa lirain eta atsegin hori,zureak egin du!

3. Hortxe sartzen dira etsaiak,artzainak artaldeekin bezala:txabolak jartzen dituzteinguru guztian,nor bere larreaz jabetuz.

4. Honela diote:«Deklara diezaiogungerra Jerusalemi!Ea, eraso diezaiogun egun-argiz!Baina, tamalez, eguna beherantz doa,arratsaldeko itzalak luzatuz.

5. Ea, bada! Eraso diezaiogun gauez!Eraits ditzagun horren jauregiak!»

6. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ebaki zuhaitzak,egin betelana Jerusalemi erasotzeko.Hiria zigortzea erabaki dut,zapalkuntza baita nagusi bertan.

Jeremias 6