1. Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena, eta Libnako Jeremiasen alaba zen.
2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Joiakimek bezalaxe.
3. Hain zegoen haserre Jauna Jerusalemen eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen.Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.