Jeremias 51:46-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

46. «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.

47. «Baina badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialdea lotsaz beteko da,bertako bizilagunen gorpuekestaliko dute.

48. Zeru-lurraketa horietan dagoen guztiagaraipen-oihuka ariko daBabiloniaren aurka,suntsitzaileak iparraldetiketorriko direnean.Hala diot nik, Jaunak.

49. «Mundu guztian erori da jendea,Babiloniak hilik;orain Babilonia eroriko da,berak Israelen hildakoengatik».

50. Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.

51. Honela diozue: «Lotsaturik gaude,horrenbesteko irainarenberri jakitean;lotsaz gorri dugu aurpegia,atzerritarrak Jaunaren santutegiansartu direlako».

52. Baina Jaunak dio:«Badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialde guztian ariko dira intzirikalarriki zaurituak.

53. Babilonia zeruraino igoko balitz ere,bere gotorlekuagoi hartan sendotuko balu ere,bertaraino helduko liratekebidaliko dizkiodan suntsitzaileak.Nik, Jaunak, esana».

Jeremias 51