Jeremias 51:17-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Orduan,gizaki oro zoraturik gelditzen da,ulertezinik:zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,

18. zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.

19. Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

20. Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.

21. Txikitu ditut zurekinzaldi eta zaldizkoak,txikitu gurdi eta gurdizainak.

22. Txikitu ditut zurekingizon eta emakumeak,txikitu zahar eta gazteak,txikitu mutil eta neskak.

23. Txikitu ditut zurekinartzain eta artaldeak,txikitu nekazari eta uztar-idiak,txikitu gobernari eta buruzagiak.

24. «Baina orainzeuen begiz ikusiko duzue:ordaina emango dietBabiloniari eta babiloniar guztiei,Sioni egin diotenkalte guztiaren ordaina.Hala diot nik, Jaunak.

25. Hona hemen ni zure aurka!Mendia bezain handi bihurtu zara,mendi hondatzaile,lur osoaren hondatzaile!Eskua zure aurka luzatuko dut,harkaitzetatik amilduko zaituteta errauts-mendi bihurtuko.

26. Zure harriek baliorik ezinongo etxeren giltzarri izateko;ostera, hondamendi izango zarabeti-betiko.Hala diot nik, Jaunak.

27. «Egin erasorako seinalea,jo nazioetan gudurako adar-hotsa!Deitu gerra santura nazioak,hots egin Babiloniaren kontraArarat, Minieta Axkenaz erreinuei!Izendatu gudalburuaberaren kontra,eraso bezate zaldiek,matxinsalto amorratuen antzera.

28. Deitu nazioak gerra santura:mediarren errege,buruzagi eta gobernariak,eta menpeko herri guztiak.

29. Lurra dar-dar dago ikaraz,Jaunak bere egitasmoaBabiloniaren aurka burutzean:Babilonia basamortu bihurtu,bizilagunik gabe utzi.

30. Babiloniako gudaririk bulartsuenekuko egin diote borrokari,beren gotorlekuetan babestuz.Kemena galdurik,emajende dirudite.Hiriko ateak bota dituzte,etxeak sutan daude.

Jeremias 51