1. Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dutBabilonia eta hango bizilagunguztien aurka.
2. Etsaiak bidaliko ditutBabiloniaren aurka:garia bezala haizeratuko duteeta herrialde osoa hustuko.Zoritxar-egunean,alde guztietatik erasoko diote.
3. Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.
4. Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.
5. Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.
6. «Egin ihes Babiloniatik,eutsi nork bere biziari!Ez bedi inor gal haren erruz.Nire mendeku-eguna baita,eta hari bere merezia emango diot.
7. Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.
8. Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.
9. Honela diozue:“Saiatu gara Babilonia sendatzen,baina alferrik.Utz dezagun, beraz, eta alde eginnork bere lurraldera.Haren gaitzespena zerurainokoa da,hodeiak ditu ukitzen”.
10. Nire herriak esango du:“Garbitu du Jaunak gure auzia!Zatozte, adieraz dezagun SionenJaunak, gure Jainkoak, egina”».
11. Zorroztu geziak,hartu babeskiak!Mediarren erregeakzirikatu ditu Jaunak,Babilonia hondatzekoasmoa burutzeko.Jaunaren mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua.