Jeremias 50:33-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Israel herria eta Juda herria,biak daude zapaldurik:etsaiek menpean hartu dituzteeta askatu nahi ez.

34. Baina ni, haien defendatzailea,indartsua naiz,“Jaun ahalguztiduna” dut izena:neuk defendatuko dut haien auzia,munduari barealdia emanezeta babiloniarrak astinduz».

35. Jaunak dio:«Gerra Babiloniako bizilagunei,buruzagi eta jakintsuei!

36. Gerra igarleei:zora bitez!Gerra gudariei:egin bezate beldurrez dardara!

37. Gerra hango zaldi eta guda-gurdiei,haren alde borrokatzen dutenatzerriko gudariei:bihur bitez emajende beldurti!Gerra hango altxorrei:harrapa bitzate!

38. Gerra ibaiei: lehor bitez!Idoloen herrialdea baita Babilonia,irudi izugarri horiek liluratua.

39. Horregatik,basapiztien gordeleku izango da,txakalen eta ostruken bizileku.Gizakirik ez da han sekula biziko,bizilagunik gabe geldituko damendez mende.

Jeremias 50