33. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Israel herria eta Juda herria,biak daude zapaldurik:etsaiek menpean hartu dituzteeta askatu nahi ez.
34. Baina ni, haien defendatzailea,indartsua naiz,“Jaun ahalguztiduna” dut izena:neuk defendatuko dut haien auzia,munduari barealdia emanezeta babiloniarrak astinduz».
35. Jaunak dio:«Gerra Babiloniako bizilagunei,buruzagi eta jakintsuei!
36. Gerra igarleei:zora bitez!Gerra gudariei:egin bezate beldurrez dardara!
37. Gerra hango zaldi eta guda-gurdiei,haren alde borrokatzen dutenatzerriko gudariei:bihur bitez emajende beldurti!Gerra hango altxorrei:harrapa bitzate!