7. Jaunak dio:«Horiek horrela, nola barkatu zuri?Zure seme-alabek zapuztu egin naute,sasijainkoen izenean egiten dute zin;nik ase nitueneta haiek adulterio egin dute,emagalduen etxerazalapartan joanez.
8. Zaldi guri eta beroen antzeko dira,nor bere lagun hurkoaren emazteariirrintziz deika.
9. Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?
10. Sar bedi etsaia mahastianeta hondatu,baina erabat deuseztatu ez!Erauz bitza mahats-aihenak,ez baitira nireak!
11. Bai Israel, bai Judabiziki desleial izan dira nirekin.Nik, Jaunak, esana».