Jeremias 49:32-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Harrapakin gisa hartzen dizkietegamelu eta artaldeak.Lau haizeetara sakabanatuko ditutbeduino horiek,alde guztietatikerakarriko diet hondamena.Hala diot nik, Jaunak.

33. Hatzor hiriatxakal-zulo bihurtuko da,basamortu betiko:ez da han aurrerantzeangizakirik biziko».

34. Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam herrialdearentzat:

35. «Honela diot nik,Jaun ahalguztidunak:Elamen guda-indarraksuntsituko ditut,haren gudaririk bikainenakapurtuko.

36. Ortziko lau ertzetatik haizea sortueta Elamen aurka joaraziko diot:lau haizeetarasakabanatuko dituthango bizilagunak.Ez da munduan naziorik izangoihesi joandako elamdarren bathartuko ez duenik.

37. Bizia kendu nahi dietenetsaien aurreanizu-ikaraz beteko ditut elamdarrak.Zoritxarra ekarriko diet,neure haserre-sumina ikusaraziko.Gerra bidaliko dut haien aurka,guztiak garbitu arte.Hala diot nik, Jaunak.

38. Erregea eta buruzagiakkendu egingo ditut Elamdik,neu jarriko naiz errege haien ordez.Hala diot nik, Jaunak.

Jeremias 49