Jeremias 49:17-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. «Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean.

18. Jaunak Sodoma, Gomorra eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak.

19. «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut edomdarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarriko hangobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?

20. Entzun, bada, nik, Jaunak,Edomen aurkahartu dudan erabakia,Temango jendearen aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.

21. Edomen erorketaren burrunbaklurra dardararaziko du,garrasiakItsaso Gorriraino entzungo.

22. Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,Botzraren gainera hegoak zabalduz.Egun hartan,indargabe geldituko diraEdomgo gudariak,emakumea erdiminetan bezala».

23. Damaskorentzat mezua:«Hamat eta Arpad hiriaknahasturik daude,albiste ikaragarria jaso baitute.Itsaso gaiztoa bezala,asaldaturik, egonezinik daude.

24. Damasko leher egina dago,ihes egin nahian,ikarak hartuta,estuasun eta oinazetan,emakumea erdiminetan bezala.

25. Ai! Hara bertan behera utziahalako ospea eta alaitasunazituen hiria!

26. Egun hartan,gazteak kaleetan eroriko dira,gudari guztiak hilko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

27. Su emango dietDamaskoko harresieieta suak Ben-Hadaden jauregiakirentsiko ditu».

28. Babiloniako errege Nabukodonosorrek garaitu zituen Kedar leinuarentzat eta Hatzor hiriaren menpeko erreinuentzat Jaunaren mezua:«Jaiki, eraso Kedarri!Hondatu ekialdeko leinuak!

29. Haien etxolak eta artaldeakhartzen dituzte,haien oihal-etxola eta duten guztia;gameluak eramaten dizkiete.Kanpalekuakoihuka inguratzen dituzte,izu-ikara inguru guztian sortuz.

30. Hatzorko bizilagunok,egizue ihes arin,ezkutatu koba-zuloetan!Hala diot nik, Jaunak.Babiloniako erregeNabukodonosorrekzuen aurkako erabakia hartua du,egitasmoa mamitua.

31. «Jaiki, babiloniarrok, eraso herriari:ate eta morroilorik gabe,bakar-bakarrik, seguru eta lasaibizi den herriari.Hala diot nik, Jaunak.

32. Harrapakin gisa hartzen dizkietegamelu eta artaldeak.Lau haizeetara sakabanatuko ditutbeduino horiek,alde guztietatikerakarriko diet hondamena.Hala diot nik, Jaunak.

33. Hatzor hiriatxakal-zulo bihurtuko da,basamortu betiko:ez da han aurrerantzeangizakirik biziko».

34. Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam herrialdearentzat:

Jeremias 49