10. Nik, ordea, erabat larrutuko ditutEsauren ondorengoak;agerian jarriko dituthaien gordelekuak,ez dute izango non ezkutaturik.Haien seme-alabaketa auzoko herrietakoaksuntsitu egingo dituzte.Ez da inor geratuko hau esateko:
11. “Ez arduratu umezurtzez,neuk haziko ditut;alargunekneu izango naute babes”».
12. Honela dio Jaunak: «Israelek berak ere, zigor-kopatik edan behar izan zuen, bidezko ez izan arren; eta zuk, Edom, zigorretik aske geldituko zarela uste al duzu? Ez horixe! Edan beharko duzu zuk ere zigor-kopatik.
13. Neure buruarengatik dagit zin: Botzra hiria hondamen eta eremu, madarikazio eta iseka-gai bihurtuko da, haren menpeko hiriak hondakin betiereko. Nik, Jaunak, esana».
14. Jaunarengandiko deia entzun diogunazioetara bidalitako mandatariari:«Bil zaitezte, joan Edomen aurka!Jaiki borrokarako!»
15. Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.
16. Jendeak beldurra zizun,handiustea zenuen zeure baitan:horrek engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zara, bai,mendi-tontorrei itsatsia;baina, arranoak bezala,zeure habia goi-goianegingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.
17. «Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean.
18. Jaunak Sodoma, Gomorra eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak.
19. «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut edomdarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarriko hangobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?
20. Entzun, bada, nik, Jaunak,Edomen aurkahartu dudan erabakia,Temango jendearen aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.
21. Edomen erorketaren burrunbaklurra dardararaziko du,garrasiakItsaso Gorriraino entzungo.