Jeremias 46:3-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. «Presta ezkutu-babeskiaketa jo gudura!

4. Txalmatu zaldiak,igo gainera, zaldunok!Jarri lerrotan, kaskoa buruan!Zorroztu lantzak,jantzi bular-babeskia!

5. «Baina, zer ikusten dut?Lur jota daude, atzera dagite!Gudari ausartak birrinduta,ihesi doaz zalapartaka,atzera begiratu gabe.Izu-ikara edonon!Hala diot nik, Jaunak.

6. Azkarrenak ere ezin ihes egin,adoretsuena ere libratu ezin;han iparraldean, Eufrates ondoan,estropezu egin eta erori dira.

7. «Nor da Nilo bezala hazten den hori,ibai oldartsuen antzeraharrotzen den hori?

8. Egipto da: Nilo bezala handitzen da,ibai oldartsuen antzera harrotzen.Honela dio bere baitan:“Handitu egingo naiz,lurra urperatueta hiriak eta hiritarrakhondatuko”.

9. «Aurrera, zaldiok!Oldartu, guda-gurdiok!Eraso, gudariok!Etiopia eta Puteko gudariok,eskura babeskiak!Ludeko gerlariok,tenkatu uztaiak!

10. Jaun ahalguztidunak espero zuenmendeku-eguna da,etsaien lepotikmendekatzeko eguna.Ezpatak ase arte jango duhaien haragia,mozkortu arte edango haien odola.A zer nolako opari-otorduaJaun ahalguztidunarentzat,iparraldean, Eufrates ondoan!

Jeremias 46