12. Atzerriek badutezure porrotaren berri,lur osoa betea dute zure garrasiek.Gudariak gudariarekintupust egineta lurrera erori dira biak!»
13. Nabukodonosor Egiptori erasotzeko zorian zegoela, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari:
14. «Iragarri Egipton,aldarrikatu Migdolen,adierazi Menfis eta Tafnesen:“Erne, presta borrokarako!Dena irensten ari da ezpatazuen inguruan!”
15. Zergatik dago lurreanzure idi sakratu hori?Zergatik ez da zutitzen?Jaunak bultza egin
16. eta zabunka erori da.Gudariek elkarri diote:“Goazen ihesi geure herrira,itzul gaitezen geure jaioterrira,ezpata suntsitzailetik urrun”.
17. Ezarri Egiptoko erregeari goitizena:“Desgaraiko zarata-hots”.
18. Ala ni bizi,“Jaun ahalguztidun”izena dudan hau!Nik, errege honek, hau diot:Mendi artean tinko dagoenTabor bezala,itsasertzean irmo dagoenKarmel mendia bezala,halaxe etorriko da etsaia!
19. Egiptoko herri,presta erbesterako hornidura:eremu bihurtuko da Menfis,bizilagunik gabeko lur erraustu.
20. Egipto bigantxa ederrariezpateulia datorkio iparraldetik.
21. Haren saripeko gudariek erezekor guri dirudite.Ihesi doaz, bizkarra emanez,denak batera.Heldu zaie gainera hondamena,kontuak hartzeko eguna.