1. Josiasen seme Joiakim Judako erregearen laugarren urtean, Neriasen seme Barukek Jeremiasen mezuak idatzi zituen liburuan, honen agindura. Aldi hartan, hauxe esan zion Jeremiasek:
2. «Jaunak, Israelen Jainkoak mezu bat eman dit zuretzat, Baruk.
3. Honela ari zara zeurekiko: “Ai ene! Nireak egin du! Nahigabea besterik ez dit ematen Jaunak! Akitua nago negar-zotinka, inondik ere atsedenik ez!”