Jeremias 43:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Tafnesen zegoela, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi:

9. «Hartu harritzar batzuk eta sartu faraoiaren Tafnesko jauregi aurrean dagoen buztinezko zoruan; egin hori judatarren aurrean,

10. eta eman mezu hau: “Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Babiloniako errege Nabukodonosor neure zerbitzaria ekarraraziko dut, eta Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.

11. Etortzean, garaitu egingo du Egipto eta nor berari dagokionera eramango: heriotzarako dena heriotzara, erbesterako dena erbestera, ezpatarako dena ezpatara.

12. Su emango die Egiptoko jainkoen jauretxeei eta erre egingo ditu edo berekin eramango jainko-irudiak. Garbitu egingo du Egipto, artzainak bere zamar-larrua zorriak akabatzeko garbitzen duen bezala, eta garaile aterako da handik.

13. Heliopolisko zutarriak hautsi eta Egiptoko jainkoen jauretxeak erre egingo ditu”».

Jeremias 43