2. eta esan zioten profetari:—Mesedez, onartu gure eskaria! Otoitz egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, gelditzen garenon alde. Lehen asko ginen, baina orain gutxi gelditzen gara, ikus dezakezunez.
3. Erakuts diezagula Jaunak, zeure Jainkoak, zein bidetatik jo eta zer egin.
4. Jeremiasek erantzun zien:—Ongi da! Berehala egingo diot otoitz Jaunari, zuen Jainkoari, eskatzen didazuen bezala, eta oso-osorik adieraziko dizuet haren erantzuna, ezer gorde gabe.
5. Orduan, haiek Jeremiasi:—Zintzo eta leial den Jaunaren aurrean agintzen dizugu, Jaunak, zure Jainkoak, zure bitartez esango digun guztia beteko dugula.
6. Ararteko egiten zaitugu Jaunaren aurrean. Atsegina izan ala ez, beteko dugu hark agindua. Horrela, Jaunari obedituz, ongi izango gara.
7. Handik hamar egunera Jaunak erantzuna eman zion Jeremiasi.
8. Deitu zien honek Kareahen seme Johanani, gudalburuei eta beraiekin zen jende guztiari, txiki nahiz handiei,
9. eta honela hitz egin zien: «Zuek ararteko egin nauzue zuen eskariak Jaunari aurkezteko. Hona Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzuna:
13-14. «Baina esaten baduzue: “Ez, Egiptora goaz, han ez dugu gerrarik ikusiko, ez turuta-hotsik entzungo, ez goserik izango; Egipton bizi nahi dugu”, horrela Jaunari entzungor eginez, eta herrialde honetan gelditu nahi ez baduzue,
15. orduan, entzun Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, Judan bizirik geldituoi esaten dizuena: “Baldin Egiptora bizitzera joateko erabakian tematzen bazarete,
16. Egipton harrapatu eta joko zaituztete horrenbesteko beldur-larria diozuen gerrak eta goseak, eta hantxe hilko zarete.
17. Egiptora bizitzera joaten lehiatzen diren guztiak han hilko dira gerraz, goseak eta izurriz; ez da inor ere bizirik geldituko, bidaliko diedan zorigaitzak jotzean”.