Jeremias 41:16-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Orduan, Johananek eta beraren gudalburuek beren ardurapean hartu zuten Gedalias hil ondoren Ismaelek Mitzpatik gatibu eraman zuen jendea, Gabaonen bildu zitzaiena: gudariak, emakumeak, haurrak eta funtzionarioak.

17. Bideari ekin ondoren, geldialdia egin zuten Belenen aldamenean dagoen Gerut-Kimhamen. Egiptora joateko asmoa zuten,

18. babiloniarrengandik ihesi, hauen beldur baitziren, Netaniasen seme Ismaelek Babiloniako erregeak eskualdeko gobernari ezarri zuen Ahikamen seme Gedalias hil zuelako.

Jeremias 41