4. Berritu nirekiko ituna,ezarri zeuen bihotzetan,Juda eta Jerusalemgo bizilagunok!Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatik,eta ezin izango du inork itzali».
5. Aldarrikatu hau Judan,adierazi Jerusalemen.Jo turuta herrialde osoan,egin oihu ozenki:«Bil zaitezte, joan gotorlekuetara!»
6. Jaso bandera Sion aldera!Babes zaitezte, ez gelditu!Zoritxarra ekarriko baitutiparraldetik,izugarrizko hondamendia!
7. Irten da lehoia sastraka artetik,abiatu da herrien hondatzailea;atera da bere herritik,zure herrialdea hondatzeko,zure hiriak kiskaltzeko,inor gabe uzteraino.
8. Horregatik, estali dolu-jantziz,egin negar eta intziri;ez, ez da Jaunaren haserre-suminaJudarengandik aldendu.
9. Jaunak dio:«Egun hartanbihozgabeturik geratuko diraerregea eta buruzagiak,izuturik apaizak,dardara-ikaraz profetak».