1. Babiloniako errege Nabukodonosor eta bere gudarostea —bere agintepean zeuzkan erreinu eta herri guztietako jendez osaturiko gudarostea— Jerusalemi eta inguruko hiriei erasotzen ari zirelarik, Jaunak berriro hitz egin zion Jeremiasi.
2. Jaunak, Israelen Jainkoak, Judako errege Sedekiasi bere mezua adieraztera bidali zuen Jeremias: «Honela dio Jaunak: Hara, hiri hau Babiloniako erregearen esku uzten dut, erre dezan.
3. Zeu ere ez zara libratuko; harrapatu egingo zaituzte eta menderatzailearen eskuetara emango: Babiloniako erregearekin aurrez aurre topo egin beharko duzu. Gero, Babiloniara eramango zaituzte.
4. Halere, entzun, Sedekias, Judako errege horrek, Jaunak esaten dizun hau ere: Ez zara bortxaz hilko.
18-19. «Judako eta Jerusalemgo buruzagiek, errege-jauregiko funtzionarioek, apaizek eta herritarrek hitzarmena egin dute nire aurrean, zekor bat hil, erdibitu eta bi zatien erditik igaroz. Gero, ordea, hautsi egin dute hitzarmena, emandako hitza janez. Horregatik, erditik ebaki zuten zekorra bezala erabiliko ditut.