10. Honela dio Jaunak: «Gizaki eta abererik gabe, eremu bihurtua dagoela diozuen toki honetan, guztiz hondatuak daudela diozuen Judako hiri eta Jerusalemgo kaleetan,
11. berriro entzungo dira poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak, berriro entzungo tenplura gorespen-opariak ekarriz kantatuko duten hau:“Goretsazue Jaun ahalguztiduna,ona baita,haren maitasuna betikoa baita”.«Izan ere, herrialde honen zoria aldatuko dut, lehengo egoerara ekarriko. Nik, Jaunak, esana».
12. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Orain gizaki eta abererik gabe, eremu bihurtua dagoen lurralde honetan, bertako hiri guztietan, ardiak biltzeko artegiak egingo dira berriro.
13. Mendialdeko, Xefela lautadako eta Negeveko hirietan, Benjaminen herrialdean, Jerusalemgo inguruetan eta Judako hirietan ikusiko dira oraindik artzainak ardiak zenbatzen. Nik, Jaunak, esana».
14. Jaunak dio: «Badator Israel herriari eta Juda herriari egin diedan promesa beteko dudan garaia.
15. «Garai hartan,legezko ondorengoaernearaziko diot Davidi:zuzenbidea eta justiziaezarriko ditu herrialdean.
16. Garai hartan,Juda salbatua izango da,Jerusalem seguru biziko.“Jauna gure salbamena”emango diote izen».
17. Honela dio Jaunak: «Ez zaio inoiz ere faltako Davidi Israelgo tronuan eseriko den ondorengorik.
18. Inoiz ere ez zaizkie faltako apaiz eta lebitarrei, egunero nire aurrean erre-opariak eskaini, intsentsua erre eta beste sakrifizioak eskainiko dituzten ondorengoak».
19. Gainera, Jaunak esan zion Jeremiasi:
20. «Hala diot nik, Jaunak: Eguna eta gaua jakineko arauz gerta daitezen eman dudan hitza hautsezina den bezala,
21. neure zerbitzari Davidi emandakoa ere hautsezina da: ez zaio faltako inoiz ere bere tronuan eseriko den ondorengorik. Ez da inoiz hautsiko ere apaiz eta lebitarrei, nire zerbitzariei, emandako hitza.
22. Konta ahala baino ugariago diren zeruko izarrak eta itsas hondarra bezala ugalduko ditut neure zerbitzari Daviden eta neure zerbitzari lebitarren ondorengoak».