5. Betiko egongo ote zara haserre,etengabe iraungo ote duzure suminak?”Eta hori esatearekin batera,ahalegin guztiaz jarraitzen zenuengaiztakerian».
6. Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.
7. Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak.
8. Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.
9. Eta horretara hain emana izanik, herrialdea bera ere profanatu egin zuen: adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.
10. Guztiarekin ere, Juda desleial hori ez zitzaidan bihotz-bihotzez itzuli, gezurretan baizik. Nik, Jaunak, esana».
11. Jaunak esan zidan: Israel fedegabea Juda desleialaren aldean zuzena da.
12. Zoaz, bada, eta hots egin mezu hau iparraldekoei:«Itzul niregana,Israel fedegabe hori!Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik,errukibera bainaiz;nire haserrea ez da betiko.Hala diot nik, Jaunak.
13. Baina aitortu zeure errua,Jainko Jaunaren aurkajaiki baitzara.Atzerritarren jainkoeieman diezu zeure buruazuhaitz handi guztien azpian,eta ez duzu nire mintzorik entzun.Nik, Jaunak, esana».
14. Jaunak dio: «Itzuli niregana, herri fedegabe hori, neu bakarrik nauzu zeure nagusia eta. Banan-banan bilduko zaituztet hiri eta familia bakoitzetik eta Sion mendira eramango.
15. Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.