4. Eta Jekonias, Judako errege Joiakimen semea, eta Judatik Babiloniara erbesteraturik joandako guztiak ere itzularazi egingo ditut, zeren apurtu egingo baitut Babiloniako erregearen uztarria. Nik, Jaunak, esana».
5. Jeremias profetak honela erantzun zion Hananias profetari tenpluan bilduta zeuden apaizen eta herriaren aurrean:
6. —Amen! Hala egingo ahal du Jaunak! Beteko ahal ditu zuk iragarritako hitzak eta itzularaziko tenpluko tresnak eta erbesteratu guztiak!
7. Baina entzun ongi zuri eta herri osoari esaten dizuedan hau:
8. Ni eta zu baino lehen ere beti izan dira profetak, eta horiek gerra, gosea eta izurria iragarri dituzte nazio askorentzat eta erreinu ahaltsuentzat.