11. Baina Babiloniako erregearen uztarpean jartzea eta haren menpeko izatea onartzen duen nazioa, lasai utziko dut bere lurraldean, landu dezan eta bertan bizi dadin. Nik, Jaunak, esana».
12. Judako errege Sedekiasi ere mezu bera adierazi zion Jeremiasek: «Makurtu zeuen lepoak Babiloniako erregearen uztarpera. Jarri Nabukodonosorren eta beronen herriaren menpe, eta biziko zarete.
13. Zertan hil behar duzue zuk eta zure herriak gerraz, gosez eta izurriz? Izan ere, Jaunak erabakia du hori gertatuko zaiola Babiloniako erregearen menpeko izatea onartzen ez duen nazioari.