19. «Baina Ezekias erregeak eta Judako herriak hilarazi ote zuten Mikeas arrazoi horregatik? Ez! Begirune izan zioten Jaunari eta honen haserrea baretzen saiatu ziren. Eta Jauna damutu egin zen haien kontra iragarria zuen zigorraz. Gu, berriz, izugarrizko okerra egiteko zorian gaude, geure kalterako».
20. Izan zen beste profeta bat ere Jaunaren izenean hitz egin zuena: Urias, Xemaiasen semea, Kiriat-Jearimgoa. Jeremiasek bezala, Jerusalemen eta Judaren aurka hitz egin zuen.
21. Joiakim erregeak, beronen funtzionario eta buruzagiek entzun zituzten Uriasen hitzak, eta erregeak bizia kendu nahi izan zion. Baina Uriasek jakin eta, beldurturik, Egiptora ihes egin zuen.
22. Orduan, Joiakim erregeak Akborren seme Elnatan bidali zuen Egiptora gizatalde batekin.